Sariak

Urtez-urte Banden Lehiako sariak hobetzen joan gara, taldeen kalitatea handitzen zen heinean. Horri esker, hasierako saria musika tresnak erosteko diru kopurua bazen, 2011tik aurrera talde irabazleari Bilbao BBKLive jaialdian jotzeko aukera ematen zaio.?2012an beste sari bat emateko aukera lortu genuen: talde irabazleak disko bat ekoiztuko du ere. Eta 2014tik aurrera, Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian emanaldia eskainiko du.

Sariak

Edizio honetan, lau talde finalistak sarituak izango dira.

  • 1.- Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu: Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea. 2019ko Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian. 2019ko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian jotzea.
  • 2.- Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu: Bideoklipa baten grabaketa, edizio eta postprodukzioa.
  • 3.- Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu: 2019 Mundaka Festival jaialdian jotzea.
  • 4.- Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu: 500€ baliodun diru-txekea.

Lau talde finalistak

  • Lau talde finalisten kantak bilduma oroigarri batetan jasoko dituzte antolatzaileek eta The Orchard plataformara igoko dituzte.