Oinarriak
Oinarriak
Lehena.- Xedea
"Banden Lehia 2018" lehiaketaren helburua Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. Banden Lehiako hamargarren edizioa da 2018koa.
Azkue Fundazioak antolatu eta kudeatutako lehiaketa da Banden Lehia.
Banden Lehia lehiaketaren helburu nagusia euskara sustatzea da, musikaren alorrean kasu honetan. Horretarako online plataforma bat jartzen dugu martxan, musika taldeen parte hartzea bideratzeko eta urteko euskal musika talde amateurrik onena saritzeko. Hori dela eta, lehiaketarekin zerikusia duen zeinahi euskarritan iruzkinak euskaraz egotea da gure nahia.
Lehiaketak bi fase izango ditu: lehenengoa Internet bidez egingo da, eta bigarrena, zuzeneko ekitaldi batean.
Bigarrena.- Informazioa, zabaltzea eta komunikazioa
Lehiaketaren webgunea www.bandenlehia.eus da. Honetan, lehiaketan parte hartzeko bandek izena eman dezakete eta erabiltzaileek lehiaketako kantak entzun ahal izango dituzte, baita hauek bozkatu ere.
Antolatzaileek lehiaketari buruz informatzeko eta banda eta erabiltzaileekin komunikatzeko webgune hau erabiliko dute, eta baita sare sozial ezberdinetako profilak ere:
Facebooken: https://www.facebook.com/AzkueFundazioa
https://www.facebook.com/BandenLehia
Twitterren: https://twitter.com/AzkueFundazioa
YouTuben: https://www.youtube.com/user/AzkueFundazioa
https://www.youtube.com/user/Bandenlehia
Plataforma hauetan erabiltzaileek ere parte hartu ahal izango dute, beraien mezu, iruzkin eta abarren bidez. Guztiz beharrezkoa izango da mezu guzti horiek euskaraz idatzita egotea eta erabiltzaileek baldintza hau onartzen dutela ulertzen da parte hartzen dutenean.
Antolatzaileek eskubidea izango dute oinarrietako baldintza hau aplikatzeko eta euskaraz idatzita ez dagoen edozein mezu ezabatzeko, beste inolako azalpenik eman gabe.
Hirugarrena.- Parte hartzeko baldintzak
Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:
-
Aurreko urteetako Banden Lehia emanaldietako irabazleak ez izatea; irabazle atera diren taldeek ezin izango dira aurtengo ediziora aurkeztu.
-
Talde amateurrak izan behar dute. Horren arabera, talde batek bi disko baino gehiago grabatu badu, talde hori ez da amateurtzat hartuko. Bi disko horiek auto promozioak, hirugarren batek ekoiztuta, maketak, estudioan grabatutakoak, bildumak eta abar izan daitezke.
Ez da kontutan izango ere merkaturatuak izan diren edo ez.
Beraz, guztira gehienez bi lan kaleratu izatea, edozein egoeratan.
Lehiaketara aurkeztutako abestien artean, gutxienez hiruk egon beharko dute euskaraz. Bigarren fasera sailkatzen diren taldeek, zuzeneko emanaldian jotzen dituzten abesti guztiak euskaraz interpretatu beharko dituzte.
Baldintza horiek betetzen ez dituzten taldeak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Antolatzaileek sare sozialen bidez iragarriko dute talderen bat kanpoan uzten duelakoaren erabakia.
Laugarrena.- Abestien jabetza
Musika taldeek jabetzan dituzten abestiak baino ezin izango dituzte aurkeztu lehiaketara. Abesti bat ez bada musika taldeko kideren batena, taldeak egilearen baimena izan beharko du abesti hori zabaldu eta erabiltzeko.
Baldintza hau betetzen ez duten taldeak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Bostgarrena.- Epaimahaia
Banden Lehiako bozketa formulak bi ikuspegi batzen ditu: bozketa popularra alde batetik eta epaimahai aditu batena, bestetik. Biak lehiaketako bi fasetan elkarrekin joango dira, online bozketan eta zuzeneko emanaldiko finalean ere.
Hauek dira epaimahaia osatzen duten kideak:
-
Ritxi Aizpuru (musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna)
-
Zuriñe Hidalgo (Hesian taldeko kidea)
-
Zuriñe Maguregi (MU-ko Ikus-entzunezko Komunikazio fakultateko langilea, Gaztezulo-ko zuzendari ohia)
-
Beatriz Concepción (Last Tour enpresako kidea)
-
Amets Rodriguez (Mundaka Festivaleko zuzendaria)
Epaimahaiak askatasun osoz jardungo du eta irizpide musikalei soilik begiratuta hartuko du bere erabakia. Antolatzaileek bere esku gordetzen dute, behar izanez gero, edozein momentutan epaimahaiko kideren bat aldatzeko aukera.
Seigarrena.- Izen ematea eta epeak
Lehiaketan parte hartzeko, web orrian bertan eman beharko da izena (www.bandenlehia.eus). Lehenengo faseak irauten duen bitartean [irailaren 26an hasi eta urriaren 26ra arte] edozein momentutan eman daiteke izena.
Zazpigarrena.- Lehen fasea: webgunea – taldeen izen ematea
Lehiaketaren lehen faserako webgune bat zabalduko da: www.bandenlehia.eus.
Lehenengo fasea, izena emateko eta online bidezko botoak jasotzeko, irailaren 26an hasi eta urriaren 26ra arte luzatuko da.
Banden Lehian parte hartu nahi duten taldeek “Parte hartu” botoian klikatu behar izango dute. Honen bidez izen-emate inprimakira helduko dira.
Taldearen izen-ematea burutzeko kontutan izateko arauak:
Taldeek derrigorrez ondorengo datuak sartu behar izango dituzte lehiaketan parte hartu ahal izateko:
· Taldearen izena
· Taldekideen izen-abizenak eta bakoitzaren funtzioa taldean
· Jatorria (herria)
· Taldearen laburpena
· Posta elektroniko helbide bat (1)
· Kontakturako telefono zenbaki bat (1)
· Taldearen argazkia
· Taldearen kantak (2)
· Sare sozialetako profilen estekak
(1) Ez da publikoki erakutsiko eta antolatzaileok taldearekin kontaktuan egoteko baliabidea izango da.
(2)Gutxienez hiru kanta igo behar ditu talde bakoitzak eta hirurak euskaraz izan behar dira.
Zortzigarrena.- Lehenengo fasea: webgunea – internet bidezko bozkatzea
Talde bakoitzak lehiaketan aurkezten dituen kantak www.bandenlehia.eus atarian entzun ahal izango dira.
Web atariaren bisitariek abestiak entzun eta botoak eman ahalko dituzte. Puntuaziorako, webgunean lortutako puntuak hartuko dira kontuan.
Bisitariek 10 puntu izango dituzte taldeen artean nahi duten moduan banatzeko. Horrela, erabiltze bakoitzak erabakiko du 10 puntu horiek zelan banatu eta nahi bezala antolatu ditzake parte hartzen duten taldeen artean.
Puntuak banatuta, erabiltzaileei bozketa hori sare sozialetan partekatzeko aukera emango zaie, baliabide automatiko baten bidez.
Aldi berean, antolatzaileek, beren-beregi, lehiaketa honetarako aukeratutako epaimahai bat izendatuko dute, eta epaimahaiak bere hautagaiak proposatuko ditu. Epaimahaia musika munduko arlo ezberdinetan adituak diren profesionalez osatua izango da.
Lehiaketara aurkeztu diren talde guztien artean, lau talde sailkatuko dira bigarren faserako:
-
Lau talde horietatik bat bere ospeari esker lortu duen puntuazioaren arabera sailkatuko da.
-
Beste hiru taldeak, berriz, epaimahaiak aukeratuko ditu, irizpide musikalak soilik kontutan hartuz.
Lehenengo fasea, irailaren 26an hasi eta urriaren 26an amaituko da, 23:59tan. Azkue Fundazioko teknikariek, antolatzaile diren heinean, internet bidez sailkatutako taldeak baldintzak bete dituela berrikusi eta taldeak saria onartzen duela ziurtatuko dute.
Bitartean, epaimahaiak aukeratutako beste hiru taldeekin harremanetan jarriko da Azkue Fundazioa, saria onartzen dutela ziurtatzeko.
Urriaren 30ean sailkatu diren lau taldeen izenak publikoki iragarriko dira. Azkue Fundazioak zabalduko ditu Banden Lehiako webgune, bere bloga eta sare sozialen bidez.
Bestalde, antolatzaileek edozein momentutan talde bat lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen dute, baldin eta talde horrek edozein motatako tranparen bat egin duelakoaren susmoa badauka.
Talderen bat lehiaketatik kanpo uztekotan, lehenengo taldeari esango zaio eta ondoren erabakia publikoki zabalduko da Azkue Fundazioak kudeatzen dituen sare sozialetako profilen bidez (Facebookeko orriak eta Twitterreko kontua). Taldeari erabakiaren arrazoiak azalduko zaizkio eta erabaki hau ezeztaezina izango da.
Botoa emateko sistema
Banden Lehiako webgune honen bidez edozein erabiltzailek bere gogoko taldeen aldeko botoa emateko aukera izango du.
Botoa eman ahal izateko erabiltzaileek izena eman beharko dute Banden Lehiako webgune honetan. Erabiltzaile bakoitzak 10 boto eskaintzeko aukera izango du, nahi duen moduan banatuta.
Botoak esleitu ondoren, sistemak automatikoki eskainiko dio erabiltzaileari bere botoak sare sozialen bitartez partekatzea, Twitterren bidez. Hau egiteko, automatikoki sortuko da partekatzeko baliabidea eta partekatuko den testua sortuko du sistemak.
Baliabide hau boto bakoitzeko erabili ahal izango da. Beraz, erabiltzaile bakoitzak gehien jota 10 biderrez partekatu ahal izango du bere botoa.
Bederatzigarrena.- Lehenengo faseko irabazleak
Lehenengo faseko irabazleen izenak, lau talde finalistak, web atarian eta lehiaketako eta Azkue Fundazioaren bloga eta sare sozialetako profiletan argitaratuko dira, urriaren 30ean.
Sailkatuko diren lau talde horiek zuzeneko emanaldi baten aurkeztuko dituzte abestiak.
Hamargarrena.- Bigarren fasea: zuzeneko emanaldia
Lehiaketaren bigarren fasea zuzeneko ekitaldi bat izango da.
Ekitaldi hori azaroaren 17an egingo da, Bilboko Bilborock aretoan.
Banda guztiak antolatzaileek adieraziko dien orduan agertu beharko dira aretoan, musika frogak egiteko.
Egun horretan talde bakoitzaren jotzeko hurrenkera erabakitzeko zozketa egingo da lau taldeen artean. Taldeek orden horretan jo beharko dute eta honetan aldaketarik egin nahi izatekotan, beraien arteko akordioaz izan beharko da.
Talde bakoitzak 20 minutuko emanaldia eskainiko du. Antolatzaileen laguntza izango dute taldeek tarte hauek kontrolatzeko.
Finalean zuzeneko emanaldian eskainiko diren kanta guztiak euskaraz izan beharko dute.
Hamaikagarrena.- Musika jotzeko ekipoa
Musika taldeen txanda-aldaketak azkarrago egiteko, taldeek musika elementu batzuk partekatu beharko dituzte: anplifikadoreak eta monitoreak (bi gitarra eta baxu bat), bateria eta mikrofonoak.
Talderen batek elementu gehiago behar baditu, Azkue Fundazioari komunikatu beharko dio eta taldeak berak arduratu beharko du material hori instalatzeaz.
Hamabigarrena.- Finaleko bozketa sistema
Lehiaketako bigarren fasean, zuzeneko emanaldian, banda irabazlea aukeratuko da, erabiltzaileen botoak eta epaimahaikideen iritzia kontutan izanda.
Finalaren talde irabazlea modu honetan erabakiko da:
-
Talde bakoitzak lortutako botoak erabakiaren %40a suposatuko du.
-
Epaimahaiaren balorazioak beste %60eko balioa izango du.
Erabiltzaileen botoak
Bilborock aretoan egun horretan bertan egongo den publikoa eta talde finalista bakoitzaren jarraitzaileek botoa emateko aukera izango dute, nahiz eta bertan ez egon.
Finaleko bozketa Twitter bidez burutuko da modu honetan:
-
Talde finalista bakoitzak finala eguneko arratsaldean eta ekitaldia baino lehen antolatzaileek adieraziko dizkieten ezaugarri eta baldintzak zainduz txio batzuk sortuko dituzte. Txio horien edukia euren aldeko botoa eskatzeko osatuko dira.
Txio kopuru zehatz bat sortuko du talde bakoitzak, Azkue Fundazioko arduradunek adieraziko dizkioten egitura jarraituz. -
Erabiltzaileek txio horiek birtxiokatuz emango diete botoa Hori bai, ekitaldian adieraziko den unetik aurrera eta unera arte. Botoak jasotzeko denbora tartea zuzenean eta publikoki iragarriko da.
-
Erabiltzaileek txio bakoitza behin baino ezin izango dute birtxiokatu. Talde bakoitzak txio kopuru jakin bat sortzeko aukera izango du. Kopuru hau finala egunean adieraziko zaie taldeei.
-
Talde bakoitzak sortutako mezuak (txioak) sare sozialen bidez zabalduko dira ekitaldiak irauten duen bitartean eta Bilborocken kokatuko diren pantailetan ere agertuko dira.
Antolatzaileek taldeei txioak jaso ahal dituztela abisatzen dien momentutik aurrera jasotako birtxioak hartuko dira kontutan.
Beraz, bozkatzeko sistema hau izango da: txio bakoitzeko eta erabiltzaile bakoitzeko birtxio bat = Boto bat
Botoa eskatuko duten txioak osatzeko baldintzak
-
Talde bakoitzak 1 eta 20 txio artean sortzeko aukera izango du.
-
Txioak desberdinak izan beharko dira, ezin da txio bakarra 20 biderrez errepikatu.
Epaimahaia
Epaimahaikideen iritzia ere kontutan hartuko da talde irabazlea aukeratzeko.
Epaimahaiko kideek zuzeneko ekitaldian taldearen jarrera osotasunean aintzat hartuko dute: abestiak, jotzeko modua, jarrera publikoarekin, antzezpena …
Hamahirugarrena.- Bigarren faseko irabazlea
Behin talde bakoitzak lortutako botoak zenbatuta eta epaimahaikideen iritzia jasota, talde bakoitzak lortutako portzentaia aterako da eta horrekin irabazle suertatu den taldea.
Talde irabazlearen izena ekitaldiaren amaieran emango da jakitera.
Hamalaugarrena.- Sariak
Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu:
-
Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea. Egitasmo honen datak, baldintzak eta abar diskoetxearekin batera ezarriko dira.
-
2019ko Bilbao BBKLive jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian. Kontzertu horretako data zehaztear dago eta jaialdiko antolatzaileekin batera zehaztuko da.
-
2019ko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian jotzea. Kontzertu horretako data zehaztear dago eta jaialdiko antolatzaileekin batera zehaztuko da.
Sari honen barruan talde irabazleak emanaldi hori eskaini ahal izateko bidai gastuak eta ostatua sartzen dira.
Bederatzigarren edizio honetako berrikuntza moduan beste hiru finalistentzat ere sariak egongo dira.
Finalean bigarren postuan sailkatzen den taldearentzako saria:
Finalean bigarren postuan sailkatzen den taldearentzako berak aukeratutako kantarentzako bideoklip baten grabazio, edizio eta postprodukzioa.
Finalean hirugarren postuan sailkatzen den taldearentzako saria:
2019ko Mundaka Festival jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian. Kontzertu horretako data zehaztear dago eta jaialdiko antolatzaileekin batera zehaztuko da.
Finalean laugarren postuan sailkatzen den taldearentzako saria:
Bandarentzat materiala erosteko 500€ baliodun diru-txekea.
Hamabosgarrena.- Sarien kudeaketa
-
2019ko BBKLive Jaialdiko kontzertua: 2019ko udaberrian BBKLive jaialdian talde irabazleak eskainiko duen kontzertuaren data eta ordu zehatzak antolatzaileekin finkatuko dira.
-
2019ko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdiako kontzertua: Jaialdi hori 2019ko udazkenean ospatuko da eta horren antolatzaileekin kontzerturako data eta ordu zehatzak finkatuko dira. Bartzelonarako bidaia ere une horretan kudeatuko da Bartzelonako Euskal Etxeko arduradunekin.
-
Diskoaren grabaketa: Baga-Biga diskoetxeak kudeatuko du diskoaren grabaketa, honen diseinu, banaketa, zabalkundea eta promozioaz arduratuz.
Diskoa 2019ko lehenengo hilabetetan grabatuko da eta urte horretako udazkenean aurkeztuko da. arduratuz. Diskoa ondoko baldintzetan grabatuko da:-
Artistak edo taldeak diskoetxearekin sinatuko du diskoaren kontratua.
-
Diskoetxeak igoko ditu diskoko kantuak on-line atalera.
-
Aurrekontu finko bat ezarrita dago diskoaren fabrikazio eta diseinurako.
-
Egile eskubideak diskoetxearen edizioguneak kudeatuko ditu.
-
Royalty ordainketa urtero artistari/taldeari egingo zaio.
-
Disko berriaren masterraren jabetza Azkue Fundazioa eta diskoetxearena izango da.
-
-
Bideoklipa: TAOM enpresak kudeatuko du bideokliparen grabaketa, edizio eta postprodukzioa. Horretarako taldeak enpresarekin batera ideia adostuko du zenbait mugen barruan (proiekturako 8 grabazio ordu eta 24 edizio eta postprodukzio lan-ordu aurreikusi dira).
-
2019 Mundaka Festival jaialdiko kontzertua: Jaialdi hori 2019ko udan ospatuko da eta horren antolatzaileekin kontzerturako data eta ordu zehatzak finkatuko dira.
-
Diru-txekea: Azkue Fundazioak 500€ko gastua bermatuko dio taldeari nahi duen musika materiala erosteko.
Hamaseigarrena.- Banden Lehiaren irudia jaialdietako kontzertuetan eta bideoklipean
Banden Lehia 2018ko saridunek baimena ematen die Azkue Fundazioari jaialdietako eszenatokietan (BBKLive, Euskal Herria Sona eta Mundaka Festival) eta bideoklipean Banden Lehiaren irudia nahi duen bezala agertzeko, edozein euskarri, tamaina eta kokapenean.
Hamazazpigarrena.- Banaketa eskubidea eta bilduma
Antolatzaileek eskubidea izango dute lehiaketara aurkezten diren abestiekin irabaz asmorik gabeko bilduma bat osatzeko. Hori dela eta, musika-taldeek, eskubide hori aitortu, eta diru-ordainik ez eskatzeko konpromisoa adierazten dute.
Lau talde finalisten kantak bilduma oroigarri batetan jasoko dituzte antolatzaileek eta The Orchard plataformara igoko dituzte. Talde bakoitzak hiru kanta aukeratu eta luzatuko dizkie antolatzaileei.
Kanta guztiak euskaraz egon behar dute eta talde bakoitzak aukeratuko ditu. Formatu hauetan egon beharko dute: .wav 24bit 44100hz edo .wav 16bit 44100hz formatuetan. Ez da beste kantu baten bertsiorik onartuko.
Hamazortzigarrena.- Oinarrien interpretazioa
Antolatzaileek eskubidea izango dute lehiaketa honen oinarriak interpretatzeko, baldin eta horrek lehiaketaren xedea betetzen laguntzen badu.
Sariekin nolabaiteko arazorik sortzen bada, ezaugarri bereko beste sari batzuk emango dira haien ordez.
Hemeretzigarrena.- Oinarrien onarpena
Lehiaketa honetan izena emateak esan nahi du erabat onartzen direla oinarri hauek.