Banden Lehiako Bilduma 2009-2018

Banden Lehiako Bilduma 2009-2018

Hamar urteko ibilbidea egin du Azkue Fundazioak euskal musika sustatzeko eta talde hasiberriei bultzada emateko antolatutako Banden Lehiak. Guztira, 300 baino gehiago dira lehiaketan parte hartu duten taldeak, eta horietatik 40 iritsi dira finalera. Bilduma honetan jaso ditugu, hain zuzen ere, edizio bakoitzean sari nagusia nori eman erabakitzeko zuzeneko emanaldira sailkatu diren taldeak eta haien kantu bana.

Zerrenda honi begira, pozgarria da ikustea lehiaketara aurkeztu zirenean lehen urratsak ematen ari ziren hainbat taldek bide emankor eta sendoa egin dutela Banden Lehiatik pasa eta gero: Haxotz, Enkore, The Mocker?s, Odolaren Mintzoa, Eskean Kristö, Urgatz, Izeberg, Zazkel eta beste batzuen kasua da.

Bestalde, euskarazko musika eszenak hamarkada honetan izan duen bilakaera estilistikoaren isla da Banden Lehiako bilduma hau. Lehen urteetako rock eta metal taldeen nagusitasunak lekua utzi die, urterik urte, beste joera eta estetika musikal batzuei: funka, rapa, post-punka, indie-rocka, elektronika, rock progresiboa...

Banden Lehia historia da jada, baina Berri Txarrak-ek dioen moduan, ez dadila haria eten!