"Deus Ez" taldea

Deus Ez
Rock
Eibar
1356boto
Biografia
Deus Ez gipuzkoako power trio bat gara eta euskaraz abesturiko rock alternatiboa lantzen dugu.
2017ko udaran gure lehen diska grabatu genuen, "Deus Ez" izenekoa. Diska autoekoiztua da, 10 abestiz osaturikoa, eta bertan rock, punk edota metal estiloak aurkitu daitezke, melodia zaindu eta indartsuekin.
Diska kaleratu genuenetik Donostia Festibala, Azkoitiko Matadeixe, Eibarko EzDok, Durangoko Azoka, San Agustin Kulturgunea, eta beste hainbat lekuetan kontzertuak eman ditugu, besteak beste, Berri Txarrak, Glaukoma, EH Sukarra, Willis Drummond, Doctor Deseo edota Kokein bezalako taldeekin. Gure zuzenekoaren ezaugarri nagusiak intentsitatea, soinu landuak eta gure jarrera indartsuak dira.
Honetaz gain, aurten Eusko Jaurlaritzak eta Kutxak babestutako Katapulta plataforman aukeratuak izan gara 80 talde baino gehiagoren artean beraien kontzertu-zirkuitoan parte hartzeko, eta Amurrioko Burubio Kultur Elkarteak antolatutako "Amurriock" taldeen lehiaketaren irabazleak izan gara.
Nor gara
- Eric Deza - Kitarra eta ahotsak
- Alex Etxeberria - Baxua
- Koldo Sagarzazu - Bateria
Argitaratutako lanak
"Deus Ez" 2017ko udazkenean argitaratua