"Azken Trena" taldea

Azken Trena

Azken Trena

Rock

Bera

2990boto

Primateak 03:43
Atazagorafobia 03:25
Bidean 03:46
Urrezko Malkoak 05:01

Biografia

Azken Trena Beran sortutako talde bat gara, ideia berriekin gatoz eta hauei forma emateko ikaragarrizko indarrekin gaude. Etiketa bat jarri beharko bagenio gure musikari, esan genezake Rock Alternatiboa jorratzen dugula. Hala ere, beste hainbat estiloen erabilera esklusiboak, hauen artean, bluesa, pop-rocka edota psikodelia ikutu batzuk, Azken Trenaren soinua oso landua izatea dakar, kantu guztiei izaera berezi eta propio bat emanez.

Talde akustiko bezala hasi ginen, hirukote modura, eta denboran aurrera joan ahala, honek eraldaketa jaso eta lau kideko talde bihurtu ginen, akustikoa ahaztu gabe baino lehentasuna formatu handi honi emanez. Taldea Mattin Arbelaitz (Bateria), Manex Ormazabal (baxua), Jon Macicior (Gitarra) eta Jokin Pinatxo-k (Ahotsa eta Gitarra) osatzen dugu.

Aldaketa egin genuenetik, soinua asko landu eta eraldatu dugu, eta horregatik, gure lehen lan serioa egin dugu. Duela gutxi, Donostiako Elkar estudioetan gure lehen diskoa grabatu dugu, Zerotik. Euskal Herrian leku txiki bat egitearen borrokan, gure gelburua diskan gure lurra hain aberats egiten duen hainbat kontzeptu elkartzea da. Batetik, ezagunak ditugun bertsolari/poeten letrak agertzen dira gure kantu batzuetan, hauei forma berezia emanez, noski. Bestalde, Bera-tik kalitatezko hainbat musikari atera ondoren, hauetako batzuk ere diskan parte hartzera animatu dira, a ze luxua !

Gure helburua, gure doinu eta kantuekin publikoarekin konektatzea da beti, musika baita elkartzen gaituena. Rock on !

Azken Trena.

Nor gara

  • Jokin Pinatxo - Ahotsa eta Gitarra
  • Jon Macicior - Gitarra
  • Mattin Arbelaitz - Bateria
  • Manex Ormazabal - Baxua

Argitaratutako lanak

- Zerotik / Azken Trena (Elkar estudioak)

Banda guztiak ikusi

#BandenLehia2017

Gogoko duzun taldeari zure botoak eskaini, partekatu zurte sare sozialetan eta Bilbao BBKLive 2018 jaialdirako sarrerak lor ditzakezu.